XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.2. Perdoiaren posizioa Perdoi-tarteak (EL) neurri izendatuarekiko ondorengo hiru posizio hauek har ditzake: (2.2. irudia) Neurri izendatuaz goitik Neurri izendatuaz behetik Neurri izendatuaren bi aldeetatik beraien balioak adierazitako zeinuz ordezkaturik egonik.

perdoia ++ ean perdoia +- ean perdoia -- ean D izendatua 2.4. irudia. Perdoiaren posizioak.

(E.L.) Erreferentzi lerroa, neurri izendatuaren akotazioari dagokiona da.

2.3. Erabiltzen den terminologia Ardatza. Beste pieza batean akoplatzen den edozein zilindro edo pieza prismatikori ardatz deritzogu. (2.5. irud.).

Zuloa. Ardatza txertaturik doaneko ahokalekuari zulo deritzogu. (2.6. irud.).

Neurri izendatua. Edozein neurrirentzat planoko kotan adierazitako neurriari neurri izendatu deritzogu. (2.7. irud.).

Neurri praktikoa. Pieza egin ondoren eta zuzenean neurtuz lortzen den neurriari neurri praktiko deritzogu. (2.7. irud.).

Neurri maximoa. Eraikuntzan onar daitekeen neurririk handienari neurri maximo deritzogu. (2.7. irud.).

Neurri minimoa. Eraikuntzan onar daitekeen neurririk txikienari neurri minimo deritzogu. (2.7. irud.).